Calasanz Ikastetxea

Calasanz Ikastetxea

lunes, 14 de mayo de 2018

Izozki saltzailea

Promozio berri bat atera du Buruhotz izozki enpresak. Bi izozki makila lortzen badituzu beste izozki bat oparitzen dizute. 
Manolitok 20 makila lortu ditu, beraz, zenbat izozki lortzeko aukera izango du?

Resultado de imagen de helado

martes, 30 de mayo de 2017

Lagunen bilera

Bilera batean 4 lagun elkartu dira, ingeniero bat, irakasle bat, abokatu bat eta mediku bat. Haien izenak dira Pablo, Izaro, Mikel eta Aroa dira:

1 - Pablo eta irakaslea, ez daukate harreman ona Mikelekin. 


2 - Izaro, medikuaren lagun mina da.


3 - Mikel ez du gustoko abokatuarekin afaltzea.


4 - Ingeniearia medikuaren eta Aroaren lagun ona da.
 

Datu hauekin, esan dezakezu zein den lagun bakoitzaren lanbidea?

 Resultado de imagen de amigos

domingo, 14 de mayo de 2017

domingo, 23 de abril de 2017

Dirudiena al da?




Zein momentuan izango da hurrengo eragiketa zuzena?

11 + 3 = 2


*Pista 1: Ezin da eragiketa aldatu

*Pista 2: Zer adierazi dezakete zenbaki horiek?
Resultado de imagen de pensar
 

domingo, 2 de abril de 2017

Tarta guztiontzako !

Banatu irudiko tarta gutxienez 8 zatitan, bakarrik hiru mozketa eginez, trata edo tarta zatiak mugitu gabe. Berdin dio zatiak tamaina desberdina badute.

Resultado de imagen de tarta dibujo

lunes, 20 de marzo de 2017

Zenbakiak gora, zenbakiak behera...

Egia omen da, haur hezkuntzako umeak 5 minutu baino gutxiago behar dituztela enigma honen erantzuna asmatzeko. Ea zelan egiten duzuen zuek:

8898 = 7
Resultado de imagen de pensar4566 = 2
1623 = 1
5944 = 1
1803 = 3
9856 = 4
8762 = 3

6500 = ?