Calasanz Ikastetxea

Calasanz Ikastetxea

martes, 30 de mayo de 2017

Lagunen bilera

Bilera batean 4 lagun elkartu dira, ingeniero bat, irakasle bat, abokatu bat eta mediku bat. Haien izenak dira Pablo, Izaro, Mikel eta Aroa dira:

1 - Pablo eta irakaslea, ez daukate harreman ona Mikelekin. 


2 - Izaro, medikuaren lagun mina da.


3 - Mikel ez du gustoko abokatuarekin afaltzea.


4 - Ingeniearia medikuaren eta Aroaren lagun ona da.
 

Datu hauekin, esan dezakezu zein den lagun bakoitzaren lanbidea?

 Resultado de imagen de amigos

domingo, 14 de mayo de 2017

domingo, 23 de abril de 2017

Dirudiena al da?




Zein momentuan izango da hurrengo eragiketa zuzena?

11 + 3 = 2


*Pista 1: Ezin da eragiketa aldatu

*Pista 2: Zer adierazi dezakete zenbaki horiek?
Resultado de imagen de pensar
 

domingo, 2 de abril de 2017

Tarta guztiontzako !

Banatu irudiko tarta gutxienez 8 zatitan, bakarrik hiru mozketa eginez, trata edo tarta zatiak mugitu gabe. Berdin dio zatiak tamaina desberdina badute.

Resultado de imagen de tarta dibujo

lunes, 20 de marzo de 2017

Zenbakiak gora, zenbakiak behera...

Egia omen da, haur hezkuntzako umeak 5 minutu baino gutxiago behar dituztela enigma honen erantzuna asmatzeko. Ea zelan egiten duzuen zuek:

8898 = 7
Resultado de imagen de pensar4566 = 2
1623 = 1
5944 = 1
1803 = 3
9856 = 4
8762 = 3

6500 = ?

lunes, 13 de marzo de 2017

Lapurra itsasoan

Duela bi hilabete itsasontzi japoniar bat izokinak arrapatzera joan zen, eta lehen hilabetea pasa eta gero Omanetik gertu gelditu ziren bi egun libre izateko eta indarrak berritzeko. Bigarren egunean tripulazioko kide batzuk igeri egitera jaitzi ziren, eta kapitainak bere urrezko rolexa itsasontzian utzi zuen ez bustitzeko. Bueltatu zenean erlojua ez zegoen. Goian geratu zirenen artean lapur bat zegoen antza zenez:

Mekanikaria: Berak dio helizea konpontzen egon zela.
Resultado de imagen de capitan simpson

Sukaldaria: Hozkailuan omen zegoen barruan zer zegoen ikusten.

Marinela: Mastilean omen zegoen banderari buelta emanez alrebes zegoelako.

Lehen ofiziala: Izokinak saltzen dituen empresarekin telefonoz ari zela dio.

Timonela: Siesta botatzen ari zela dio.

NOR LAPURTU ZION ERLOJUA KAPITAINARI?

domingo, 5 de marzo de 2017

Soka erlojua

Bi soka ditugu eta su emateko txiskero bat. Soka bakoitza ordu 1 behar du guztiz erretzeko, berdin dio zein aldetik pizten dugun. 

Nola kalkulatuko zenituzke 45 minutu bi sokekin?

domingo, 26 de febrero de 2017

Nola sartu gaztelura?

Erromatarrek gaztelu bat konkistatu nahi zuten, baina gaztelua 14 metroko zabalera zuen aingira batez inguratuta zegoen. Gazteluko biztanleak erromatarrak zetozela jakin zutenean gazteluko sarreran zegoen zubia suntzitu zuten.

Erromatarrak hau ikusita basoko bi enbor handienak moztu zituzten, biak 13 metrokoak. 

Nola kokatu zituzten enborrak gaztelura sartzeko?

domingo, 19 de febrero de 2017

Eskalearentzako tabakoa


Eskale batek ez du dirurik tabakoa erosteko, beraz lurrean aurkitzen dituen kolillak biltzen hasi da, berak badaki 7 kolillarekin zigarro bat lortuko duela. 

Gaur 49 kolilla lortu ditu eta 45 minuturo zigarro bat erreko du. Zenbat ordurako tabakoa izango du?Resultado de imagen de fumar

domingo, 12 de febrero de 2017

domingo, 22 de enero de 2017

Gakoa galdu dut



Gizon batek bere bulegoan sartzeko 5 digito dituen gakoa sartu behar du baina gaur ez du memoriaren pilula hartu eta ahaztu egin du. Hala ere, zenbait gauza gogoratzen ditu:

Resultado de imagen de codigo- Hirugarren eta bostgarren digitoen batura 14 da

-Laugarrenaren eta bigarrenaren arteko kenketa 1 da.

- Lehenengoa, bigarrenaren bikoitzaren unitate bat gutxiago da.

- Bigarrena eta hirugarrenaren batura 10 da.

- Guztien batura 30 da.


domingo, 15 de enero de 2017