Gizon batek bere bulegoan sartzeko 5 digito dituen gakoa sartu behar du baina gaur ez du memoriaren pilula hartu eta ahaztu egin du. Hala ere, zenbait gauza gogoratzen ditu:

-Laugarrenaren eta bigarrenaren arteko kenketa 1 da.
- Lehenengoa, bigarrenaren bikoitzaren unitate bat gutxiago da.
- Bigarrena eta hirugarrenaren batura 10 da.
- Guztien batura 30 da.